Handia egin du Michael Phelpsek (AEB, 1985) berriro: urrezko domina irabazi du 100 metro tximeletan. 21. olinpiar domina du, eta 17. urrea. Asteartean gainditu zituen Larisa Latinina errusiarraren 18 dominak, eta ordutik, inoizko olinpiar kirolaririk onena da. Urreez gain, bi zilarrezkoak ditu eta beste bi brontzezkoak.
Finaleko lehen 50 metroetan zazpigarren zegoen, baina bukaera izugarria egin du.
Hirugarrenez irabazi du modalitate horretan olinpiar urrea. 2004an Atenasen eta 2008an Pekinen ere eskuratu zuen. Inork ez du lortu halakorik igeriketan.
1. Michael Phelps (AEB). 51.21.
2. Chad le Clos (Hegoafrika). 0.23ra.
3. Evgeni Korotixkin (Errusia). 0.23ra.
Estilo librea 50 metro (gizonezkoak)
1. Florent Manaudou (Frantzia). 21.34. Ustekabe handia eman du.
2. Cullen Jones (AEB). 0.20ra.
3. Cesar Cielo (Brasil). 0.25era.
Missy Franklinek urrea eta munduko marka 200 metro bizkar estiloan
Missy Franklinek (AEB, 1995) berriz ere nagusitasun handia erakutsi du bizkar estiloan: 100 metrokoan urrezko domina lortu zuen eta gaur 200ekoan berdin egin du, eta, gainera, munduko marka hautsita, aise. 2.04.06ko denbora egin du, eta lehen 2.04.81ean zegoen.
1. Missy Franklin (AEB). 2:04.06.
2. Anastasia Zueva (Errusia). 1.86ra
3. Elizabeth Beisel (AEB). 2.49ra.
Estilo librea 800 metro (emakumezkoak)
1. Katie Ledecky (AEB). 8.14.63.
2. Mireia Belmonte (Espainia). 4.13ra.
3. Rebecca Adlington (Erresuma Batua). 5.69ra.