Pilar Marcosek hiru urteko zigorra adostu du fiskalarekin

2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Pilar Marcosek, Tafallan (Nafarroa) 2009ko azaroaren 2an senarra hil zuen emakumeak, hiru urteko espetxe zigorra jasotzea hitzartu du Nafarroako fiskal nagusiarekin. Orain, Marcosen abokatuak indultu partzial bat emateko eskatuko dio Espainiako Gobernuari, zigorra bi urtera murriztu eta kartzela saihesteko. Akordioan, fiskalak hainbat aringarri izan ditu kontuan: besteak beste, senarra labanaz zauritutakoan berehala larrialdietara deitzea eta bidezko defentsan aritzea. Senarrak tratu txarrak eman zizkion Marcosi 40 urtez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.