Pilar Marcosen kasuko epaiari helegitea jarri diote
TAFALLA. Maria Pilar Marcosen aurkako epaiketa -ustez, senarra hil zuen Marcosek, Tafallan (Nafarroa)-berriz egitea nahi du fiskalak. Hala, helegitea jarri dio epaiari. Marcosek 40 urtez tratu txarrak jasan zituela salatu zuen epaiketan, eta ez zuela senarra hil nahi izan. Seme-alabek hark esandakoa berretsi, eta zinpeko epaimahaiak errugabetzat jo zuen. Fiskalaren arabera, epaia «kontraesankorra, inkongruentea, arbitrarioa eta zentzugabea» da. Horregatik jarri du helegitea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu