Indarkeria matxista

Pilar Ovejas Sainz

Erriberri, 2018ko apirilaren 18a.

2018ko apirilaren 18a
05:00
Entzun

Gizon batek aita eta ama hil zituen Erriberrin (Nafarroa), eta gero bere buruaz beste egin zuen. Hiltzailearen anaia batek aurkitu zituen gorpuak, gurasoen etxean, Tafalla kaleko 5. atarian. Pilar Ovejas Sainz izena zuen amak, eta 72 urte zituen. Valeriano Casanova deitzen zen aita, eta 82 urte zituen.

Ikerketen arabera, aziendak hiltzeko pistola batekin hil zituen gurasoak Ciriaco Casanova Ovejasek. Gero arma bera erabili zuen bere buruaz beste egiteko. Javier anaiak aurkitu zituen hiru gorpuak, 18:00ak aldera. Hark eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Emakumea bizirik baina oso larri zegoen artean. Helikoptero bat ere bidali zuten, baina ez zien denborarik eman, eta bertan hil zen andrea.

Foruzainen lehen ikerketek ez zuten zalantza askorako tarterik utzi. Amaren gorpua komunean aurkitu zuten, eta aitarena egongelan. Pistola tiroen arrasto nabarmenak zituzten. Semearen gorpua etxeko geletako batean aurkitu zuten; buruan tiroa jota hil zen. Bodega batean lanean ari zen garai hartan, baina lehenago abereak hiltzen lanean aritua zen.

Gurasoek osasun ahula zutela ere jakinarazi zuten; emakumeak mugitzeko zailtasunak zituen, eta gizonak Alzheimerren gaitza.

Gorpuak Iruñera eraman zituzten, autopsia egiteko. Hiltzaileak bere buruaz beste egin zuenez, artxibatu egin zuten auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.