IÑIGO CABACASEN HERIOTZA

Pilotakadak botatzea agindu zuela aitortu du Ertzaintzako agintariak 'Cabacas auzian'

Gaur deklaratu du 2012ko apirilaren 5eko liskarretan Ertzaintzaren furgonetetako baten arduradun zenak, Bilboko 10. Instrukzio Auzitegian. Urtarrilaren 31n deklaratu zuten inputatutako beste hiru ertzainek, eta pilotakadak jaurti izana berretsi zuten.

Cabacasen aldeko ekitaldia, hura hil eta urtebetera. M. R., ARP
Berria.info
2014ko otsailaren 12a
19:08
Entzun

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzio Auzitegiko epaileak gaur hartu dio deklarazioa ertzainari, eta, Naiz.info-k berri eman duenez, aurrez emandako lekukotasuna berretsi du, pilotakadak jaurtitzeko agindu zuela aitortuz. Cabacas auzikolau ertzainetako hiruk deklaratu zuten urtarrilaren 31n lekuko gisa, baina, astirik eman ez zuela eta, gaurko egunera atzeratu zuten deklarazioa. Hirurek berretsi zuten Cabacas zauritu zuten egunean pilotakada ugari jaurti izana.

Athletic eta Shalke 04 taldeen arteko futbol partidaren ostean, leporaino beteta zegoen Bilboko Maria Diaz de Haro kalexkan sartu zen Ertzaintza 2012ko apirilaren 5ean, eta han zegoen jendeari oldartu zitzaion. Ertzainek jaurtitako gomazko pilota batek Cabacasen buruan jo eta larri zauritu zuen. Koman hiru egun eman ondoren, apirilaren 9an zendu zen gaztea, Basurtuko Ospitalean.

Administrazio lanetan ari dira gaur egun, apirilaren 19an Jaurlaritzak polizia horiek kargugabetu eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.