Pilotakadaz Pilotakada txapelketaren finalak jokatu dituzte Lekorne, Uharte, Elorrio, Gasteiz eta Tolosako Beotibar pilotalekuetan, eta Tolosan egin du ekitaldia Etxerat elkarteak. Lurdes Etxeberria eta Patrizia Belez Etxerat-eko kideek hartu dute hitza bertan.
Azaldu dute sakabanaketak "mila aurpegi" dituela; eskubideak ukatzen dizkieten presoena eta "mendeku eta oinaze" espetxe politikarena aipatu dituzte, adibide baterako. Horren aurrean, "elkartasunaren mila aurpegiak" nabarmendu dituzte. Halaber, salatu dute Espainako eta Frantziako estatuek ez dutela urratsik egin nahi "bake justu baten alde":
Nolanahi ere, "itxaropen" mezu bat zabaldu nahi izan du Etxerat-ek, uste baitu egungo espetxe politika amaituko dela "denen artean", herritarren "elkartasunari eta konpromisoari" esker.