Irudia. Gasteiz
PINTAKETA ARRAZISTAK MESKITAN
Pintaketa arrazista eta naziak egin dituzte Gasteizko Zaramaga auzoko eraikin baten horman. Han meskita bat eraiki nahi du musulman talde batek. Duela hilabete batzuk udalak baimena eman zien arren, ez da eraikinak jasaten duen lehen erasoa: uztailaren 2an zerri haragia eta odola jaurti zituzten areto barrura, Koranak debekatzen duen jakia, hain zuzen. Proiektua abian jarri zenetik eztabaida sortu da, eta zenbait bizilagunek ezinegona adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu