Euskal Herria

Pintaketa faxistak agertu dira Iruñean, beste behin

Bi asteburuz eta leku berean agertu dira; oraingoan, zehazki, ELAren egoitzan eta Gurutze Plazako Ikastetxean. Bilduk pintaketok ikertzeko eskatu dio UPNri.

2013ko maiatzaren 20a
14:26
Entzun

Svastika eta beste hainbat ikur marraztu dituzte asteburuan Iruñeko II. Zabalgunean, aurreko asteburuan egindakoetatik gertu. Oraingoan, Kalean jarraitzen dugu esaldiaren ondoan egin dituzte ikur faxistok. Hori dela eta, Iruñeko Bilduren udal taldeak UPNri eskatu dio gertaerok iker ditzala, baina, horrez gain, bestelako informaziorik jaso duen galdegin dio, herritarrek salaketarik jarri duten, eta zein neurri hartuko dituen udalak, horrelakorik berriz gerta ez dadin, gertatzen ari dena "oso larria" iruditzen baitzaio Bilduri.

UPNk erantzun du gertatutakoa ikertuko duela, baina Bilduk salatu du inguru hori kamerez zainduta dagoela, poliziak maiz igarotzen direla handik, eta ez duela "ulertzen" behin eta berriz leku berean gisa horretako pintaketak agertzea.

Joan den astekoak

Arriba España eta Stop latino leloak, svastikak, bandera espainiarrak eta sinbolo frankistak agertu ziren, Gurutze plazan horiek ere. "Sinbolo xenofobo eta faxisten aurrean" beste alde batera begiratzea leporatu zien orduan Bilduk Iruñeko Udaleko gobernukideei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.