Gizartea

Pintaketa sexistak egin dituzte berriro 'Pikara' aldizkariaren egoitzan

Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak erasoa salatu dute.

Aldizkariaren egoitzan egin dituzte pintaketak. PIKARA MAGAZINE
2020ko irailaren 14a
14:12
Entzun

Pikara aldizkariak Bilbo Zaharrean duen bulegoan pintaketa sexistak egin zituzten atzo, berriro.  Aldizkariak urtebetean jasan duen laugarren eraso matxista da. «Biolentziak ez du generorik» eta «Sorosen putak» idatzi dute bulegoaren atarian. Horrez gain, «Charos» irakurri daiteke egoitzako leihoetako batean. Aldizkariak sare sozialetan salatu duenez, «feminitatearen aginduak betetzen ez dituzten emakumeak iraindu nahi dituzte Charos mespretxuzko terminoarekin». Pintaketak gaitzetsi ditu aldizkariak, halaber: «Irainak ez dira soilik mugimendu feministaren aurkakoak: prentsa askatasunari ere eraso egiten diote».

Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) Pikara Magazine aldizkariaren egoitzaren aurkako pintaketa matxistak salatu ditu. Eraso horiek «demokraziaren irizpideen aurka» doazela ohartarazi dute, eta gogoratu dute oinarrizko eskubidea dela gizartea aske informatzeko eta iritzi publikoa eraikitzen laguntzeko informazioa zabaltzea. Jarrera «autoritarioei» aurre egingo dietela erantsi dute. KEEk eta EKEk elkartasuna adierazi diete Pikara Magazine-ri eta bertan lan egiten duten profesionalei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.