Pintaketak egiteagatik epaituei sostengua emateko ekimena
Mugitu plataformak ekimen bat hasi du AHTaren kontrako pintaketak egiteagatik epaitutako ekintzaileen alde. AHTaren kontrako pintaketak egin dituztela dioten pertsonen autoinkulpazioak biltzea da xedea, Nafarroako Probintzia Auzitegian aurkezteko. Maiatzaren 11 artean ariko dira agiriak biltzen. Zizurren (Nafarroa) pintaketak egitea egotzita Iruñean epaitu dituzten lagunak dituzte gogoan. Fiskalak, azken orduan, zigor eskaria arindu zuen; garbitze lanak ordaintzera eta sei egunean kontrolpean egotera. Aurretik, espetxe zigorra eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu