PIP bularreko protesien sortzailea behin-behinean libre irten da espetxetik
Jean-Claude Mas PIP bularreko protesien sortzailea kartzelatik irten da, behin-behinean aske utzita epaiketa egin arte. Zortzi hilabete pasa egin ditu espetxean. Atxiloaldi prebentiboaren epea igarota, aske uzteko eskatua zuen abokatuak, eta atzo arrazoia eman zion epaileak. Arratsean irten zen Ponteteko espetxetik (Frantzia). Bouches-du-Rhone et du Var eskualdean konfinatu dute, eta astero joan beharko du epailearen aurrera. Urtarrilaren 26an atxilotu zuten Mas, nahigabeko hilketak eragitea leporatuta. PIP bularreko protesiek kalitate txarra zutela, erraz pitzatzen zirela eta osasun arazoak sortzen zituztela uste dute. Epaiketa udaberrian egingo diote; 4.600 pertsona aurkeztu dira akusazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu