Jean-Claude Mas Poly Implant Prothèse (PIP) titi inplanteen fabrikatzailea espetxeratu dute bart Marseillan (Frantzia), epaileak ezarri zion fiantza ez ordaintzeagatik.
Annaick Le Goff epaileak 100.000 euro ordaintzeko agindu zion, nahi gabe hilketak eta zauriak egin izana leporatuta.
PIP protesiak oso ohikoak izan ziren Europan eta mundu osoan, baina osasun arazoak ari dira ematen azken aldian, desegin egiten delako. Defentsak azaroan esan zuen ezin zela frogatu arriskua zutenik, baina abenduan Frantziako Gobernuak kentzeko eskatu zien horiek jarrita zituzten emakumeei.