Piratek Donostia abordatu dute beste urtebetez. Zuloaga plazan herri bazkaria egin ostean, Flamenka gunean elkartu dira, kaira jaitsi aurretik. Jendetza zegoela-eta, 17:00ak jo baino lehenago hasi dira uretara sartzen, nahiz eta ordu horretan eman dioten ofizialki hasiera abordatzeari. Eneritz Dueso aritu da zuzenean kontatzen.
Ehunka baltsa eta milaka lagun irten dira, baina denak ez dira heldu Kontxara. Haize ufada indartsuek baldintzatu egin dute abordatzea; segurtasunez jokatzeko, kaira itzultzeko deia egin dute antolatzaileek, eta hala egin behar izan dute hainbat parte hartzailek. Nolanahi ere, giro aparta izan dute uretan, nork bere baltsan nahiz beste batzuenean.
Goizetik lanean
Arratsaldeko bostak baino une batzuk lehenago uretaratu badira ere, goizetik lanean aritu dira Donostiako Piratak, talde bakoitzak bere baltsa atontzeko. Urtetik urtera gero eta gehiago dira Kontxako hondartza abordatzearekin bat egiten dutenak, eta aurten 4.000 lagun inguru dira parte hartzaileak; 400 bat baltsa. Bideoa: baltsen prestatze lanak (Jone Amonarriz / BERRIA TB).
[Youtube]https://youtu.be/eVbifUXhZSY[/Youtube]
Hasiak dira Piratak abordatzerako baltsak prestatzen #piratak#abordatzea@berria@izanpiratapic.twitter.com/s8QUYR30nQ
— Eneritz Dueso (@furyak) August 10, 2015
Txandaka aritu dira baltsak prestatzen, eta 08:00 inguruan hasi dira aurrenekoak portuan lanean. Goizean, lanerako eguraldi aproposa izaten ari dira, eta hala izan dute arratsaldean ere.
Portuko giroa baltsak prestatzen #piratak#abordatzea@izanpirata@berriapic.twitter.com/XwvtnqWUi9
— Eneritz Dueso (@furyak) August 10, 2015