Pirinioetako lotura sustatu nahi dute PPk eta PSOEk, 'Euskal Y'-aren kalterako

2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Espainia eta Europa lotzeko, Pirinioetako lotura bultzatu nahi dute PPk eta PSOEk. Europako Batasuneko oinarrizko azpiegituren sareari hamasei zuzenketa jarri dizkiote bi alderdiek, eta horretan egin dute Pirinioetako lotura bermatzeko lehen ahalegina. Berez lotura hori baztertuta dauka Europako Batasunak, oinarrizko azpiegituren artean dituelako Mediterraneoko korridorea eta Euskal Y-a barne hartzen duen Akize-Gasteiz Atlantikoko ardatza. EAJk eta Kataluniako nazionalistek gogor kritikatu dute PPren eta PSOEren ekimena, eta Europako inbertsioak bi nazio horietatik kanpo eramaten saiatzea leporatu diete. Izaskun Bilbao europarlamentari jeltzalearen ustez, Pirinioetako loturari eusteko ahaleginak ez du etorkizunik; esan du garestiagoa dela, energetikoki ez dela hain eraginkorra eta ingurumenaren aldetik kaltegarriagoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.