Espainiako Meteorologia Agentziak Pirinioetarako 18:00ak arte luzatu du euriteengatik alerta gorria, metro koadroko 150 litro bota ditzakeelako. Atzo 130 litro bota zituen metro koadroko han, eta urari aurre egin ezinik ibili ziren inguruko herrietan. Ibaiek gainezka egin zuten, eta arazo ugari sortu zuten errepideetan, etxeetan, ikastetxetan...
Dena dela, azken orduetan euri askorik ez du egin, eta gauzak lasaiago daude. Ez Bidankozen, ordea, uholdeek kalte handiak eragin dituztelako: ur edangarririk ez dute eta bertara iristeko errepideak itxita daude (NA-2130 eta NA-2011)
18:00etatik aurrera hurrengo hamabi orduetarako alerta laranja egongo da Pirinioetan, metro koadroko ehun litroko arriskua emanda.
Nafarroako Gobernuak errepideen berri-eta jakiteko webgune berezi bat kontsultatzeko eskatu die herritarrei: incidenciascarreteras.navarra.es.
Orain ia urtebete Gipuzkoan uholde handiak gertatu zirenean, euri gehien gehien Belauntzan bota zuen: bi egunetan 300 litro metro koadroko.