Atzo utzi zuten libre Juan Manuel Piriz Cadizen (Espainia), eta gaur eguerdian ailegatu da Loiuko aireportura (Bizkaia). Guardia Zibilaren arabera, ekitaldi bat egin diote bertan, eta horretan izan da Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa. Amnistiaren eta euskal presoen eskubideen aldeko banderak zeramatzaten han bildutakoek, Poliziaren arabera.
29 urte eta zortzi hilabete egin ditu espetxean Pirizek, eta Auzitegi Nazionalak atzo utzi zuen libre. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak azaldu du Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fislakari helaraziko diola Guardia Zibilak eginiko txostena.
"Ez dugu onartuko omenaldi edo gorazarre ekitaldi erdirik ere, batez ere legeak dioelako ezin direla onartu", azaldu du.