Lapurreta

Pistola bat eta 21 errebolber ostu dituzte Bilboko arma denda batean

Lapurreta handia egin dute Bilboko arma denda batean: pistola automatiko bat eta 21 errebolber ostu zituzten joan den asteburuan, denda itxita zegoen bitartean.

2006ko martxoaren 21a
11:30
Entzun
Egunkari batek gaur plazaratu duenez, ondoko eraikin bateko sototik denda zuloa egin, eta handik sartu ziren lapurrak dendara. Eraman dituten armak segurtasun enpresa batek segurtasun ikuskatzea egiteko armategian lagatakoak dira.

Ertzaintza eta Guardia Zibila ari dira lapurreta ikertzen. Zehazki, arma dendak lapurretak eragozteko behar besteko babes neurriak ote zituen ikertzen ari da Guardia Zibila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.