GIZARTEA

Pixa zutik egiteko espazioak okupatu dituzte feministek, binarismoak hausteko

Pixa egiteko guneen arkitekturak heteroaraua "indartzen" eta transfobia "sustatzen" duela salatu dute Donostiako Aste Nagusian. Bideoa, albistean.

Bideoaren irudi bat; bideoa osorik, albistean. BERRIA
Berria
2016ko abuztuaren 23a
07:51
Entzun

Pixa egiteko prestatuta dauden azpiegiturek genero bereizketa eta transfobia indartzen dituztela salatu zuten dozenaka feministak joan den abuztuaren 20an. Pixatoki publikoak okupatu ziztuzten, eta pixa zutik egin zuten, "potxetona" izeneko gailu bat erabilita. Gailua alua duten pertsonek pixa zutik egiteko erabiltzen da. Pixaren iraultza izena eman diote ekintzari.

[youtube]https://youtu.be/6k-njM9QuXw[/youtube]

Komunetan egiten diren bereizketak binarismoan oinarrituta daudela eta arkitekturak horri laguntzen diola salatu zuten feministek. Haien esanetan, boterearen erakusle da hori: "Gizonezkoek publikoan eta lagunartean egiten dute pixa, eta emakumeek, eserita eta ezkutuan". Azpimarratu dute binarismoa indartzen duela horrek, eta baztertu egiten dituela genero identitate binarioetatik kanpo dauden pertsonak. Horri guztiari "buelta emateko prest" daudela adierazi dute, eta badituztela horretarako "tresnak eta lagunak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.