Auzibide luzea bizi izan dute Plagarok eta Pereak Quebecen: babes politikoa emango zieten erabakitzeko aurrena, eta Espainiako Gobernuak galdegindako estradizioa eman edo ez ebazteko gero. Gainera, Quebecen izan diren bitartean espetxean eduki dituzte zenbait epetan. Azkenean, estradizioa baimentzea eta gauzatzea erabaki du Kanadako Gobernuak.
Pereak osasun arazo larriak izan ditu epealdi horretan, 2004an istripu handia izan baitzuen bizikletan zihoala.
Estradizioa
Plagaro eta Perea gasteiztarrak Espainiaren esku utzi ditu Kanadak
Quebecen babes politikoa eskatu zuten Eduardo Plagaro eta Gorka Perea gasteiztarrak Espainiara bidean dira Kanadako Gobernuak estradizioa gauzatu ondoren. Zehazki, Espainiako Defentsa Ministerioaren hegazkin batean daramatzate biak estatu horretara. 1997an 6 eta 7 urteko espetxe zigorra ezarri zieten gasteiztar biei, kale erasoengatik. Torturapean egindako deklarazioetan oinarrituta zigortu zituztela salatu zuten, eta babes politikoa eskatu zuten Quebecen. Harrezkero, han bizi izan dira gaur arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu