Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Radio Euskadin hitz egin du Fagor Etxetresnen egoeraren inguruan. Plan horretan Mondragon Korporazioaren "inplikazioa eta laguntza" beharrezkotzat jo du Tapiak, eta MCCri "bere posizioa zein den" argi dezala galdegin dio.
Sergio Treviño Fagor Etxetresnetako zuzendariak atzo ETBn esandakoez, Tapiak azaldu du Treviñok azaldutako bideragarritasun plana ez datorrela "guztiz" bat Jaurlaritzak eskatutakoarekin. Tapiaren arabera, Jaurlaritzak Fagorri eskatu dio plana "bideragarria, zehatza eta egingarria" izan dadila eta egoera ezberdinak aintzat har ditzala.
Uste du beharrezkoa dela MCCren inplikazioa, "gainerako hartzekodunek ere ikus dezaten bideragarria dela".