Jose Antonio Ardanza (Elorrio, 1941) Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia ari da osatzen asteazkenean izan zuen bihotzekotik, eta gaur Zainketa Intentsiboetako Unitatetik (ZIU) plantara pasatuko dutela jakinarazi du Galdakaoko erietxeko mediku taldeak.
Herenegun goizean etxean zela izan zuen bihotzekoa, Gautegiz-Arteagan, eta helikopteroz eraman zuten ospitalera.
1985etik 1999ra izan zen lehendakari Ardanza EAJko kidea. Carlos Garaikoetxea ordezkatu zuen eta bere partez Juan Jose Ibarretxe jarri zen. 1983an Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu zuten. 1979an Arrasateko (Gipuzkoa) alkate.
politika
Plantara pasatuko dute gaur Ardanza
Asteazkenean izandako bihotzekotik osatzen ari da Jaurlaritzako lehendakari ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu