Plataforma: "Azkenean etorri da epaile bat"

2014ko maiatzaren 19a
15:01
Entzun

Maria Serviniren bisita aurrerapauso handitzat jo du Argentinako kereila bultzatzen ari den plataformak. "Azkenean etorri da epaile bat", aderazi du Josu Ibargutxi bozeramaileak. Epailea lanera etorri dela nabarmendu du kazetarien aurrean. "Normala da diskrezioz jokatzea. Herrialde batera etorri da nazioarteko justiziaren barruan, nora eta laguntza handirik emateko gogorik ez daukan herrialde batera".

Marcelo Usabiaga Lau Haizetara Gogoan koordinakundeko ordezkariak esan du "ilusio eta itxaropen gehiegi" sortzen ari direla kereilak ekar ditzakeen ondorioekin. "Kontuz" ari da koordinakundea Servini epailearen ikerketa begiratzen. "Izan ere, une honetan frustrazio handi batek kontrako eragina izan dezake". Koordinakundeko ordezkariak adierazi du "oinak lurrean" dituztela. "Erakunde judizialetan ezin dugu konfiantza gehiegi izan, atzo arte ez baitute ezer egin", gaineratu du. "Ulertzen dugu honek guztiak hainbat eskaera argitara emateko eta indar mediatikoa izateko balio dezaketela. Baina demokraziako berrogei urteren ostean, krimenak jasan zituzten gehienak hiltzen ari dira". Usabiagaren iritziz, biktimekin lan egin behar da, "arazoa kalera atera" eta egungo perspektibatik landu. "Espainiako epaitegiak dira delituak epaitu beharko lituzketenak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.