Unibertsoa

Plutonetik inoiz baino gertuago

New Horizons espaziontziak historia egin du, Plutonetik 12.500 kilometrora hurbilduz.

'New Horizons'-ek lorpen historikoaren aurretik ateratako Plutonen azken irudia, 768.000 kilometrotara. NASA
Jone Amonarriz
2015eko uztailaren 14a
09:13
Entzun

Uste baino lehenago gertatu da. New Horizons zundak Platonetik 12.500 kilometrora egotea lortu du aurreikusitako ordua baino lehen. "Benetan historikoa da Estatu Batuek egin dutena, eta New Horizon taldea oso harro dago egindako lorpenaz", adierazi du Alan Stern zientzialariak.

2006. urtean abiatu zuen New Horizons-ek bidaia luze hau. Eguzki Sistemako bederatzi planetetatik —orduan oraindik bederatzi ziren— espaziontzi bat behin ere iritsi gabeko bakarra Platon zela azpimarratu zuen NASAk, Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak. Hilabete gutxiren buruan, Nazioarteko Batasun Astronomikoaren Biltzarrean, Pluton Eguzki Sistemako planeten zerrendatik kentzea erabaki zuten, txikiegia zelako.

Bederatzi urteren ostean, 2015ean, planeta txikia ezagutzeko aukera eman du misio honek, eta jakinarazi da Pluton uste baino 80 kilometro zabalagoa dela eta 2.370 kilometro gehiago dituela haren diametroak. Bildutako informazioa datozen egunetan argitaratuko dute.

Mugarri zientifiko honek bederatzi urte eta erdi behar izan ditu heldu den lekura iristeko, eta 4.850 milioi kilometro baino gehiago egin ditu guztira. Espaziontzia orduko 49.889 kilometroko abiaduran doa, eta 480 kiloko pisua du. Ezustean Plutonen sistemako arroka baten aurka talka egingo balu, huts egiteko aukerak izango lituzke. NASAk jakinarazi duenez, talka bat egoteko aukerak 10.000tik 1ekoak dira, baina gogorarazi du “ezezagunera” zuzendutako misioa dela eta aukera guztiak hartu behar direla kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.