Pobrezia emendatzen ari da gazte eta emazteen artean Ipar Euskal Herrian

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko Sokorri Katolikoak 2010eko bilduma plazaratu du, eta bertan nabarmen ageri da pobrezia handitzen ari dela, bereziki gazte eta emazteen artean. Orotara 6.570 familia lagundu zituen iaz Sokorri Katolikoak, zuzenean 94.853 euro emanez. Laguntza jaso duten familien artean, %36 bikotekiderik ez duten amak dira (2009an %39,8) eta %18,4 familiarik ez duten emazteak(2009an %15,7). Ehunekoetan apaldu badira ere, laguntza behar duten ama bakarren kopurua mantendu egin da aurten ere. Handia den arren, gazteen pobrezia maila Frantziakoaren erdira heltzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.