Hauteskundeen ondorena Nafarroan

Pobreziaren aurka borrokatuko dela agindu dio Geroa Baik LABi

Koalizioak eragile sozial eta ekonomikoekin abiatutako bileren testuinguruan egin zuen bilera asteartean CEN enpresaburuen elkartearekin.

Sindikatuko eta koalizioko ordezkariak, bilduta. GEROA BAI
2015eko ekainaren 10a
07:49
Entzun

Funtzio publikoko egitura "XXI. mendeko Nafarroara egokitzeko" beharra nabarmendu du Geroa Baik LAB sindikatuarekin eginiko bileran. Uxue Barkos eta Manu Aierdi izan dira Geroa Bairen ordezkariak bileran, eta Igor Arroyo, Juantxo Goien eta Isabel Artieda LABenak.

"Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa" sortzeko eta egonkortzeko konpromisoa agertu dio Geroa Baik sindikatuari, txirotasun eta gizarte bazterketa mailak urritzearekin batera.

"Elkarlanerako" deia patronalari

Geroa Bairentzat "lehentasunezkoa" da Nafarroan enplegua "sortzea eta egonkortzea".  Koalizioa "jakitun" da helburu hori lortzeko enpresen zeregina "ezinbestekoa" dela, eta CEN enpresaburuen elkartearekin atzo arratsaldean egindako bileran "elkarlanerako" gonbita egin zien enpresariei. Geroa Bairen aldetik, Uxue Barkos Nafarroako Gobernurako presidentegaia eta Manu Aierdi elkartu ziren patronalarekin. "Arduraz eta konpromisoz" jardutera deitu zituen enpresaburuak.

Geroa Baik bere aldetik "konpromisoa" hartu zuen enpresen beharrengandik "gertu" egoteko. Batez enpresa txiki eta ertainengandik.

Eragile sozial eta ekonomikoekin abiatutako bileren testuinguruan UGTrekin ere bildu zen atzo koalizioa. "Kalitatezko enplegu egonkorra" sortzeko eta sendotzeko konpromisoa azaldu zien Barkosek, koalizioaren lehentasunetako bat hori dela argudiatuta. Txirotasuna eta gizarte bazterketa urritzeko borondatea helarazi zion sindikatuari, gai horretan "erabateko sintonia" izan dutelarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.