Palestinako gatazka

Polemika eta boikoterako deien artean jotzekoa da gaur eta bihar Noa kantari israeldarra Donostian

Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpainaren haritik, haren kontzertuei boikota egiteko eskatu dute Askapenak eta Donostialdeko hainbat alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta herri mugimendu batzuek, kantariak Israelen ekinbidea defendatzen eta justifikatzen duela salatuta. Udalak argudiatu du haren musikagatik kontratatu duela, ez ideologiagatik, eta protestak egitekotan, "zibismoz" egiteko eskatu du.

2009ko otsailaren 25a
15:10
Entzun
Polemika eta boikoterako deien artean jotzekoa da gaur eta bihar Noa kantari israeldarra Donostian, Viktoria Eugenia antzokian. Israeli boikota egiteko nazioarteko kanpainaren haritik, haren kontzertuei boikota egiteko eskatu dute Askapenak eta Donostialdeko hainbat alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta herri mugimendu batzuek, kantariak Israelen ekinbidea defendatzen eta justifikatzen duela salatuta. Udalak argudiatu du haren musikagatik kontratatu duela, ez ideologiagatik, eta protestak egitekotan, "zibismoz" egiteko eskatu du.

Noa kantari israeldarrak bere gobernuak berriki Gazako eskualdearen kontrako erasoaldia justifikatu duela eta Gobernuaren jarrera kritikatu beharrean, ume palestinarrei bidalitako =lgutun ireki==http://www.hagshama.org.il/es/recursos/view.asp?id=2511=l baten bidez "Hamaseko munstro terroristen gatibu" direla esan izana salatu du Askapenak. Israelgo armadak hiru asteko erasoaldian 1.400 palestinar hil (gehienak zibilak, tartean ume eta zaharrak) hil zituen, eta beste 5.500 inguru zauritu; gainera, milaka etxebizitza eta eraikin suntsitu zituen. Erresistentzia palestinarrak (tartean Hamasek), aldiz, 13 israeldar hil zituen, horietako 10 soldaduak.

“Gauza bat da Hamas gehiago edo gutxiago gustatzea, eta beste bat palestinarrek hauteskundeetan hautatutakoa ez errespetatzea”, azaldu du Askapenako kide Unai Vazquezek.

Aitzitik, Donostiako Udaleko Kultura zinegotzi Ramon Etxezarretak (PSE-EE) kontzertua egitea defendatu du, eta "artista merkatuan" dagoela eta "bere musikagatik, ez ideiengatik" kontratatu dutela azaldu du. "Bere garaina Fermin Muguruzari Espainia aldean boikota egiten ari zitzaionean, haren eskubidea defendatu zuen Donostiako Udalak, eta kontratatu egin zuen".

Boikotaren aldekoek protestak deitu dituzte gaurko eta biharko Viktoria Eugeniaren aurrean, 19:00etan. Horren aurrean Etxezarretak eskatu du, "zibismoz" egin ditzatela.

Boikoterako arrazoiak

Deialdi horrekin, Palestinatik datorren elkartasun deiari erantzuten diola azaldu du Askapenak. Hain zuzen ere Palestinako 200 elkarte zibilek Israelgo estatuari eta bere adierazpen ekonomiko, politiko, kultural eta kirol arlokoei boikota egiteko deia egin dute. "Palestinarrek ikusi dute, urteak joan ahala, beren egoera okerragoa eta okerragoa dela:gero eta lur gutxiago, errefuxiatu gehiago, kolonia sionista gehiago, apartheid harresiaren eraikuntza... Beraiek ulertzen dute boikot eta desinbertsio kanpaina handi bat behar dela".

Boikotaren aldekoek argudiatzen dutenez, Hegoafrikak beltzen kontrako Apartheid politika ezartzen zuenean, mundu mailako boikot eta desinbertsio kanpaina hark lagundu zuen Hegoafrikako Gobernuak bakea eta justizia negoziatzera behartzen, eta beltzen eskubide zibil eta politikoak onartzen.

"Garai hartan Hegoafrikako ekonomiarako desinbertsioak bultzatu zituzten hainbat enpresa eta estaturen aldetik, kirol mailan Hegoafrikako errugby selekzioa mundu osoan betatua zegoen, eta kultur edo musika mailako boikotak ere garrantzi izugarri hartu zuen".

Horregatik Noari boikot egiteko deia egin dute Askapenak eta Donostialdeko hainbat eragilek. "Noa kantari israeldarra da, Israel Eurovisionen ordezkatuko du, eta norbaitek duda egiten badu Noak sionismoa defendatzen duen edo ez, =lAskapenaren webgunean==http://askapena.org/?q=eu/node/253=l irakur daiteke Noak palestinarrei idatzi dien gutuna, Gazako azken sarraskiaren harira. Noarentzat palestinarrek pairatzen duten genozidioaren errua palestinarrena da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.