Gaur goizean joan da Frantziako Polizia Donibane Lohizuneko errugbi zelaian zeuden 300 karabana inguru kanporatzera, eta istiluak izan dira batzuen eta besteen artean. France 3 kateak jakinarazi duenez, polizia bat larri zauritu dute istiluetan.
CRSen hamar kamioiek goiz guztia eman dute nomadak zelaitik aterarazten, eta bideak blokeatu dituzte.
Donibane Lohizune eta Ziburu artean auto ilara handiak izan dira, eta baita Urruñan ere. Azkaine eta Senperera joateko errepidea ere itxi dute. Herritik kanporatu dituzte nomadak.