Polizia indarkeriaren Nafarroako biktimen erreparazioari ekiteko eskatu du Ezkerrak
«Motibazio politikoaren indarkeriaren testuinguruan» segurtasun indarrek eragindako indarkeriaren biktimei Nafarroako Gobernuak erreparazioa eman diezaiela eskatu du Ezkerra koalizioak. Talde horren arabera, «diktaduraren azkeneko urteetan eta ETAren indarkeria terroristaren garaian, polizia agenteek behar ez ziren ekintzak egin zituzten, eta ETAren indarkeriarekin zerikusirik ez zuten biktimak eragin zituzten», eta egungo legediak (estatukoak eta Nafarroakoak) ez ditu biktimatzat hartzen, eta, beraz, erreparazioa jasotzeko eskubiderik ez dute. Hainbat kasu aipatu ditu Ezkerrak; horien artean, Jose Luis Cano, German Rodriguez eta Gladys del Estalena. Eusko Jaurlaritzak polizia indarkeriaren biktimen gainean abiatu duen ekinaldia gogora ekarriz, Ezkerrak adierazi du garaia heldu dela Nafarroan ere gaiari heltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu