klima aldaketari buruzko Parisko goi bilera

Polizia Parisko manifestariei oldartu zaie eta hainbat atxilo hartu ditu

Giza kateak amaitu ostean Errepublika Plazan elkartu diren manifestariak negarra eginarazteko gasarekin sakabanatu dituzte.

Poliziaren eta manifestarien arteko liskarren irudi bat. IAN LANGSDON, EFE
2015eko azaroaren 29a
10:11
Entzun

Atentatuen ondotik ezarritako larrialdi egoeraren baitan, manifestazio oro debekatu dute Parisen. Alta, hamarka manifestari Errepublika Plazan elkartu eta polizia hesiari aurre egin die. Haien kontra gogor oldartu da polizia, eta hainbat atxilo hartu ditu. Hainbat hedabideen arabera, 100 manifestari inguru atxilotu dituzte.

Efe berri agentziak lekukoen adierazpenetan oinarrituta zabaldu duenez, manifestari baino polizia gehiago zeuden. Poliziak, besteak beste, negarra eginarazteko gasak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko.

Manifestazio horren aurretik 22.000 zapata pareekin bete dute Errepublika Plaza manifestatzeko debekua salatzeko. Halaber, giza kateak egin dituzte aldaketa klimatikoa geldiaraztea eskatzeko. Horiek amaitutakoan izan dira liskarrak.

Mundu osoan hainbat hiritan egin dira protestak xede berberarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.