Batasunak 11:00etan zuen hitzordua kazetariekin Iruñeko Tres Reyes hotelean, eta hasi eta minutu gutxira bi polizia sartu dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande- Marlaskaren agindua eskuan zutela. Legez kanpoko alderdia dela, eta beraz, ezin duela agerraldi publikorik egin dio auto horrek. Hotelaren kanpoan Poliziaren hiru furgoneta zeuden.
Prentsaurrekoa galerazi ondoren adierazpenok egin ditu Pernando Barrena Batasuneko kideak, hotelaren kanpoan: "Erabaki irrigarria da, denbora politikoekin, denbora sozialekin bat ez datorrena, eta erakusten du berriro ere noren zerbitzuan dauden estatuaren hainbat aparatu, kasu honetan epaileak. Badirudi batzuei izugarrizko arazoak sortzen zaizkiela ikustean herri honetan urratsak ematen ari direla erresoluzio prozesua martxan jartzeko". Baina Barrenaren ustez, bidea oztopatzeko baliabide guztiak erabiltzen dituzten arren,"Batasunak bake prozesua berretsi egiten du".
Proposamen demokratikoa Nafarroan kokatzeko oinarriak aurkeztu zituen Batasunak joan den maiatzaren 6an, kultura,lan, gizarte eta politikako 300 eragile ingururen aurrean, eta gaur, oinarri horiek herritarrei bideratzeko moduaz jarduteko asmoa zuten prentsaurrekoan, poliziek debekatu duten arte. "Hala ere, Batasunak dokumentu hori lantzeko erabateko erabakia dauka"
Oinarri horiek, hiru ardatz nagusi ditu: Lurralde eta aukera guztien parte-hartzea, prozesuaren berme demokratikoa eta Nafarroaren esku-hartzea prozesu demokratikoan.
politika
Poliziak Batasunaren Iruñeko prentsaurrekoa debekatu du, Grande-Marlaskaren aginduz
Batasunak Iruñean eman behar zuen prentsaurreko agerraldia galerazi egin du Poliziak, Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Batasuneko kide Pernando Barrenaren arabera, bake prozesua eragotzi nahi dutenen beste eraso bat da, baina garai berriekin ez dator bat. "Joan den astean esan genuen gauzak norabide ezberdin eta itxaropetsua hartzen ari zirela, baina gauzak orokorrean norabide onean jarri badira ere, oraindik erasoek jarraitzen dute, eta eraso polizialak eta judizialak bukatu behar dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu