Joan den martxoaren 19an hauteskundeak izan ziren Bielorrusian eta ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundearen iritziz, hauteskunde eguna «lasaia» izan zen arren, bozak ez ziren inondik inora «askeak eta justuak» izan.Oposizioak ere bozak iruzurra izan zirela salatu zuen eta boterea usurpatu izana leporatu zion Alexander Lukashenkori. Botoen %82,6 lortu zituen Lukashenkok. Haren aurkari nagusiak, Milinkevitxek, aldiz, %6 soilik.
Iragan igandean bozak egin zirenetik Minsk hiriburuko plazan kanpatuta zeuden oposizioko 200 kide atxilotu zituen ostegunean poliziak. Milinkievitx atzo hurbildu zen espetxera atxilotuen berri izateko eta gaurko deituta zegoen manifestazioak bere horretan jarraitzen zuela azpimarratu zuen. Gaur Poliziak plaza inguratu badu ere, manifestariek kontrolak gainditu eta aurre egin diete poliziei.
Mila manifestari inguru saiatu dira oposizioko kideak preso dauden espetxera hurbiltzen eta orduan gertatu dira istiluak. Polizia oldartu egin da manifestarien aurka eta hainbat lagun atxilotu dituzte. Besteak beste, Alexander Kozulin oposizioko buruzagietako bat.
Bielorrusia
Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu, tartean oposizioko buruetako bat
Interfax Errusiako albiste agentziak hasiera batean jakinarazi duenez, Poliziak Alexander Milinkevitx oposizioko buruzagia atxilotu du. Azkeneko datuen arabera baina, Alexander Kozulin oposizioko burua atxilotu dute. Kozulin Milinkievitxen gertukoa da. Oposizioko hainbat kide atxilotuta dauden espetxetik gertu protesta egiten ari ziren Minsk hiriburuan eta bertan atxilotu dute Kozulin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu