Poliziak Iker Agirre Bernadal ETAko ustezko kidea atxilotu du Katalunian

Frantziako Estatuko mugatik gertu atzeman dute, Port Boun (Girona).

2007ko urtarrilaren 25a
17:32
Entzun
Espainiako Poliziak Iker Agirre Bernadal ETAko ustezko kidea atxilotu du gaur goizean, 09:30ak aldera, Katalunian, Gironan, Port Boun. Poliziaren arabera, Agirre Ipar Kataluniatik iritsi berria zen; hots, Frantziako Estatuaren eta Espainiakoaren arteko muga zeharkatu berria zuela azpimarratu dute polizia iturriek.

Atxilotu dutenean sei nortasun agiri faltsu zeramatzala, hiru mila euro eta bestelako dokumentazioa atzeman diotela esan du Poliziak.

2004an Agirre atxilotzeko agindua eman zuen Bizkaiako Auzitegiak, "atentatu eta desordena publikoengatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.