Alemaniako kantziler Angela Merkelen bisita baliatuz, BNG alderdiak protestara deitu zuen atzo goizean Santiagoko erdiguneko Obradoiro plazan. Deialdiari erantzunez, ehunka lagun bildu ziren plazan sartzeko asmoz, baina Poliziak ez zien sartzen utzi. Izan ere, goizean goizetik segurtasun indarretako kideek inguratuta zeuzkaten plazako sarrera-irteera guztiak.
Lekukoen arabera, hainbat manifestarik kolpeak jaso zituzten.