Poliziak Jojo Bidart Euskal Irratietako kazetaria eta euskalgintzako militantea galdekatu zuen atzo. Baionako Auzitegiaren aginduz, urtarrilaren 8an epaitu zituzten 65 demoak deituko ditu Poliziak bertan izandako kalapintengatik. Dagoeneko, Titto Betbeder, Peio Jorajuria eta Pascal Mulet demoak galdekatu ditu Poliziak. Bertze bi demok ere ukan dute deialdia, baina, arrazoi pertsonalengatik, ezin izan zuten Poliziak jarri hitzordura joan.
Poliziak adierazi zuenez, urtarrilaren 8an epaitu zituzten pertsona guztiak galdekatu ditu auzitegira sartzeko erabili zuten ordenari jarraiki. Epaimahaiari irainak egitea, taldean oldartzea eta herri ondasunak haustea leporatzen die epaileak. Ondoko egunetan gainerateko demoak deituko dituela jakinarazi du Poliziak.
EUSKARA
Poliziak Jojo Bidart galdekatu du demoen auzian gertatu kalapitengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu