gizartea

Poliziak lagun bat atzeman du Donostian, haur pornografiaren kontrako operazioan

Bartzelonan bi pertsona atxilotu ditu eta bost Espainian. Poliziaren arabera, 78 herrialdetan Interneteko erabiltzaileak zituzten.

2011ko abuztuaren 9a
17:50
Entzun

Espainiako Poliziak lagun bat atxilotu du Donostian, bi Bartzelonan eta bost Espainian (Sevillan bi, eta Madrilen, Cadizen eta Badajozen bana), Internet bidez haur pornografia zabaldu dutelakoan. Sarean zeukaten foroa itxi egin du, eta beste hamar pertsona auzipetu egin ditu —inor ez Euskal Herrian—.

Poliziaren arabera, 78 herrialdetan zituzten erabiltzaileak; batik bat, AEBetan, Errusian, Alemanian eta Kanadan. Interneteko orriaren 3.512 pertsona identifikatu ditu. 

Ikerketako iturriek adierazi dutenez, web orriaren bidez erabiltzaileei esaten zieten edukia legezkoa zela, "adingabeen argazki artistikoak" argitara zitezkeela, baina orria azken batean haur pornografiaren salmenta gune bat zen. Hiru mila bideo atzeman ditu Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.