Poliziak «legez kanpoko» kaleratzeak egin dituela dio Bilboko Okupazio Bulegoak

Ertzaintzak Kukutza II hustu zuen asteazkenean. MARISOL RAMIREZ/ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Bilboko Okupazio Bulegoak kritikatu egin ditu Poliziak azken asteetan egin dituen «legez kanpoko kaleratzeak».Okupazioaren legitimitatea gizarteratzea helburu duen taldearen arabera, igaro den hilabetean, «epailearen inongo agindurik gabe» hustu dituzten eraikinak hiru izan dira : Bilbon, Kukutza II; Donostian, Arte Ederren eraikina, eta Erandion, gaztetxea (Bizkaia). Hala, «okupazioaren aldeko mugimenduaren aurka eta, batez ere, gaztetxeen aurka» doazela uste dute.

Okupazioaren Bulegoak gogorarazi du«zuzenbideko estatu batean» delituak epaile batek aplikatu behar dituela; ez politikariek etaez Poliziak. Okupazioaren kasuan, gainera, «egungo jurisprudentziaren» arabera, jabeen baimenik gabe eraikin batean sartzea beti ez dela delitua esan dut. Jabeak eraikina erabiltzeko asmorik erakusten ez duenean okupazioa «desegokia» izan daitekela diote, «baina ez delitua».

Ostegunean, bestalde, Uxotegi gaztetxera (Donostia), —iraileanhainbat gaztek okupatu zuten — joan zen Ertzaintza eta hiru gazte identifikatu zituen bertan; ondorioz, inputatu egin dituzte hirurak, eraikin pribatu bat «legez kanpo okupatzea» leporatzen baitiete. Datorren astean joan beharko dute epailearen aurrean deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.