Polizia iturriek zabaldu dutenez, herenegun gauean Frantzia erdialdean atxilotu zuten ustezko etakidea Haimar Arozena Eizagirre zarauztarra da.
Iturri horien arabera, Aurec-sur-Loire herrian atzeman dute, ebatsitako furgoneta batean. Halaber, atxilotu zutenean ez zuela eragozpenik jarri, ETAko kide gisa aurkeztu zuela bere burua, eta pistola bat zeramala motxila batean agertu dute iturri horiek.
Atxiloketa
Poliziaren arabera, Haimar Arozena da Frantzian atxilotutako ustezko etakidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu