EPAIKETAK

"Poliziaren azpijokoak" salatu dituzte Erronkarin

Ez isunik, ez inputazirik; utzi bakean Erronkari lelopean egin dute manifestazioa.

Erronkariko arkupeetatik abiatu da manifestazioa. ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 6a
11:05
Entzun

MSR mugimendu faxistaren adar ekologista —Hispania Verde— Erronkarira zihoala-eta, protesta egin zuten hainbat herritarrek maiatzean. Orduko protestaren ondorioz 11 lagun inputatu eta 17.000 euroko isunak jaso dituztela salatu dute gaurko manifestazioan.

Erronkariko arkupeetatik abiatu dira manifestazio zaratatsuan, 17:00etan. "Poliziaren azpijokotzat" jo dute auzia: "Egun horretan parte hartutako edozeinek isun edota inputazioak jaso zitzakeen, eskualde oso batek faxistei ezezko zabal bat adierazi ondoren guardia zibilak zein gobernu delegazioak isun eta inputazio hauek guztiak tramitatu dituelarik, arbitrarioki".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.