Poliziaren biktimen baloraziorako batzordeak hasi du bere bidea. Eusko Jaurlaritzak 1960. eta 1978. urteen arteko biktimei erreparazioa emateko onartutako dekretuko baldintzak betetzen dituzten edo ez baloratuko du batzorde horrek, eta jadanik mahai gainean ditu hogei eskaera inguru. Kalte- ordaina eta errekonozimendua jasotzea dagokielauste duten biktimek 2013ko abendura arte dute batzordeari eskaera aurkezteko. Dekretu horretan ez dute tokirik, esate baterako, Poliziarekin izandako tiroketetan hildakoek, ezta torturatuek ere.
Dekretuaren arabera, eskaera egiten dutenei kalte-ordainik ba al dagokien baloratu beharko du batzordeak, eta, horretarako, biktimekin elkarrizketak egiteko aukera ere izango dute, beharrezko jotzen badute.
Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzapean dago. Ines Ibañez de Maeztu izango da zuzendaria. Gainontzekoak honako hauek izango dira: Manuela Carmena epaile ohia, gai horietan Jaurlaritzako aholkularia eta dekretuaren zirriborroaren egilea; Valentin Foronda Gizarte Historiaren Institutuko bokal Jose Antonio Perez; Txema Urkijo Biktimen Arretarako Bulegoko aholkularia; Carlos Martin Beristain giza eskubideen urratzeetan aditua; Monika Hernando Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko kidea, eta Alvaro Gil-Robles Europako Giza Eskubideen Batzordeko kide izandakoa.
Azken hori batzordeko kide izatearen kontra agertu da EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabala. Gil-Roblesek izan duen ibilbide politikoak batzorde horretan parte hartzeko inhabilitatu egin duela uste du Agirrezabalagak, eta, hori aurretik ere azaldu duen arren, EAJk eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak haren hautagaitza babestu izana gaitzetsi du. EAk gogora ekarri du Gil-Roblesek EAJren, EAren eta EBren hiruko Jaurlaritza egin zuela «nazionalista ez zirenen kontrako ETAren jazarpenaren» erantzule, besteak beste.
Poliziaren biktimen batzordea lanean hasi da, hogei eskaerarekin
EAk azaldu du Gil-Robles inhabilitatuta dagoela batzordeko kide izateko, haren ibilbideagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu