OSPA EGUNA

"Poliziaren eta militarren indarrak kanporatzea" eskatu dute Ospa Egunean

Jai giroan, segurtasun indarren presentzia salatu dute egunean zehar Altsasun.

300 bat lagun elkartu dira herri bazkarian. @AHOTSAINFO
2014ko abuztuaren 30a
11:17
Entzun

Jokoak, bazkaria, dantzak... eta kontrola herri sarreran. Giro horretan ospatu zuten atzo Altsasun (Nafarroa) Ospa Eguna, antolatzaileeen arabera, "Poliziaren eta militarren indarrak kanporatzea" galdegiteko. Egun osorako egitaraua prestatu zuten, eta, esaterako, 300 lagun inguru batu ziren herri bazkarian.

Sakana da Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen eremua, Ospa mugimenduak salatu duenez. Ibarrean Guardia Zibilaren bi kaserna daude, Irurtzunen eta Altsasun, baita Nafarroako Foruzaingoaren polizia etxe bat ere. Espainiako segurtasun indarrek eragindako militarizazio egoeraren kasu nabarmenetako bat da Altsasu. "Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren egoitzetan, hurrenez hurren, 30 eta 40 polizia inguru daudela kalkulatu da. Hala ere, kopurua handiagoa izaten ahal da, Iruñeko egoitza nagusietatik joan-etorrian ibiltzen baitira Guardia Zibilaren GAR taldeko destakamentuak nahiz Foruzaingoaren eliteko taldeak", esan zioten BERRIAri Ospako bozeramaileek. Hala bada, mila biztanleko bederatzi polizia leudeke, Europako Batasunak milako bi gomendatzen dituen arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.