Poliziaren Iruñeko oldartzea salatu dute Andreak eta LAB sindikatuak

ERREDAKZIOA IRUñEA
2008ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
LAB sindikatuak eta Andrea emakumeen elkarteak gogor gaitzetsi dute joan den larunbatean Polizia oldartu izana Martxoaren 8aren harian antolatutako manifestazioaren aurka.

Bi erakundeek Vicente Ripa buru duen Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari leporatu diote gertatutakoaren ardura. Andreak «ulertezin eta onartezintzat» jo du manifestazioa debekatu izana, eta are gehiago haren aurka bortizki oldartu izana. Manifestazio eta adierazpen askatasuna mugatu dutela salatu du Andreak. Era berean, manifestazioan parte hartzen ari zirenen jarrera «baketsua» izan zela azpimarratu du.

LAB sindikatuak arduradun politiko batzuen jarrera gaitzetsi du: «Adierazpen dotoreak egiten dituzte emakumeek pairatzen duten bortizkeriaren aurka, baina ez dute inolako arazorik izan modu justifikaezinean haien aurka bortizkeria erabiltzeko».Horrek erakusten du, sindikatu abertzalearen irudiko, hainbat alderdiren jarrera, erasoak gertatzen direnean, «propaganda eta marketin hutsa» direla.

LABek, Poliziaren oldartzea kritikatzeaz gain, arduradun politikoen azalpenak eskatu ditu, «Vicente Riparengandik hasita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.