Espainiako Gorteetarako eta Nafarroako udaletarako bozak. Irudia. Ispaster
POLIZIARIK APENAS IZAN DEN ATARIETAN
ETAk jardun armatua bertan behera utzi izanak izan zuen eragina atzoko bozetan. Eusko Jaurlaritzak nabarmen gutxitu zuen bozkalekuetan zeuden ertzainen kopurua; Herrizaingo Sailak iragarria zuen zaintza «malguago» egingo zutela. Herrietan, ertzainak ez ziren etengabe aritu botoa emateko guneak zaintzen; joan-etorrian ibili ziren leku gehienetan. Nafarroan, zaintza zorrotzagoa egin zuen Guardia Zibilak. Istilurik eta aparteko gorabeherarik ez zen izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu