Eleak mugimenduak jakinarazi duenez, «polizien jazarpena, laguntzeko presioak eta mehatxuak» egunerokoak dira oraindik Euskal Herrian. Zehazki, ohartarazi du Bilbon hainbat gazte halakoak pairatzen ari direla, eta Iker Urubururen egoera salatu du bereziki. Hil honetan bertan jaso ditu azken mehatxuak.
Uruburuk BERRIAri kontatu dionez, urtarrilean jazarri zitzaizkion lehen aldiz, lanera bidean zela: bi pertsonak hormaren kontra bota zuten, mehatxuka. «Atxilotuko nindutela esaten zidaten, kontuz ibiltzeko». Hori nahi ez bazuen laguntzeko eskatu zioten.
Beste hainbeste eskatu zioten otsailean, gauez, etxera zihoala. Auto batean sartu zuten, eta Atxuri auzoan ibai ondoan dagoen pasealekura eraman. Lurrera bota, «kolpe batzuk» eman, eta esan zioten lagundu ezean atxilotu egingo zutela.
Ekainaren 2an, herri afari batetik ateratakoan joan zitzaizkion bi lagun. Batek hormaren kontra jarri zuen, bestea afariko zabor poltsak arakatzen zebilela. Gazteak esan du tematuta zeudela zigarro bat erre zezan: «Ez dakit DNA hartzeko izango zen». Mehatxu eta eskaera berak egin zizkioten, zertan lagundu behar zuen zehaztu gabe.
Halako gertaerak ikusarazi eta salatzeko kanpaina bat egingo du Eleak-ek udan, manifestu baten inguruan atxikimenduak jasota.
Polizien jazarpenei aurre egiteko kanpaina bat egingo du Eleak-ek udan
Herri mugimenduak ohartarazi du hainbat gazteri mehatxu egin eta jazartzen ari zaizkiela laguntza eskatuz bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu