Etorkinak

Polizoi baten gorpua atera dute ontzi batetik Pasaian

Gaur goizean polizoi baten gorpua atera dute Pasaiako (Gipuzkoa) portuan dagoen merkataritza ontzi batetik. Joan den astelehenean heldu zen Apollo Lion ontzia Pasaiara, eta asteazkenean ohartu ziren sotoan polizoi bat zegoela, hilda. Zura garraiatzen du ontzi horrek, eta pisu handiko enbor artean zegoen harrapatuta gorpua. Hori dela eta, gaur arte itxaron behar izan dute hilotza ateratzeko.

2004ko urtarrilaren 2a
15:13
Entzun
Apollo Lionek garraiatzen dituen enborrek 10-12 tona arteko pisua zuten, eta hildako polizoia ontzitik atera ahal izateko, enborrak kanporatu behar izan dituzte lehendabizi.

Pasaiara iritsi aurretik, Afrikan Dakarren, eta Galizian Ferrolen, beste polizoi bana topatu zituzten hilda merkataritza ontzi berean.

Apollo Lionmerkataritza ontziak Antigua eta Barbudako bandera dauka, eta 6.000 tona zura tropikal ekarri ditu Kamerundik Pasaiara. Hil diren ezkutuko bidaiari horiek guztiak Europara heldi nahi zuten etorkin afrikarrak ziren.

Pasaian erreskatatu duten gorpua Donostiako Lege Medikuntza Institutura eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.