ETArentzat lehergailuak gordetzea leporatu dio Portugalgo Fiskaltzak Andoni Zengotitabengoari. Atzo hasi zen haren aurkakoepaiketa, Caldas da Rainhako auzitegian (Portugal). Zengotitabengoa 2010eko martxoan atxilotu zuten, Lisboako aireportuan, Iazko apirilean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Espainiaratzeko eskatu zuen. Portugalgo Justiziak, baina, estraditatu aurretik Portugalen bertan epaitzea erabaki zuen.
Fiskaltzaren arabera, 2008tik aurrera bizi zen Portugalen, eta Obidos herriko etxe batean mila kilo lehergai baino gehiago eduki zituen ezkutatuta. Materiala 2010eko otsailean aurkitu zuen Poliziak, eta Zengotitabengoa 2010eko martxoan atxilotu zuten.
Portugalgo Monsantoko espetxeko bizi-baldintzak salatzeko, gose greba egin uda honetan Zengotitabengoak. Etxerat-en arabera, 23 ordu ematen ditu bere ziegan bakarrik, ordu bakarra du patioan egoteko, eta astean bitan hitz egin dezake telefonoz.
Portugalen lehergailuak gordetzea leporatu diote preso bati
2010ean atxilotu zuten Andoni Zengotitabengoa, eta Espainiak iaz haren estradizioa eskatu zuten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu