MENDIA

Portugaleteko bikote bat galdu da Erronkariko Pirinioetan

Asteartean irten ziren Izabako aterpetxetik ibilaldi bat egitera, eta oraindik ez dira itzuli. Atzo zuten uztekoa landetxea, eta horko langileek deitu diete larrialdi zerbitzuei.

2011ko uztailaren 14a
18:47
Entzun

Portugaleteko bikote baten bila dabiltza larrialdi zerbitzuak Erronkariko Pirinioetan.

37 eta 40 urteko bikotea Izabako landetxe batera joana zen, eta asteartean ibilaldi bat egitera joan ziren mendira. Oraindik ez dira itzuli, eta berez aterpetxea atzo uzteko asmoa zutenez, horko langileek larrialdi zerbitzuei deitu diete, desagertutzat jota.

Bikotearen autoa Erlanz lepoan aurkitu dute, mugan.

Nafarroako Gobernuko helikoptero bat, suhiltzaileak, eta poliziak ere bila dabiltz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.