Emakumeen kontrako indarkeria

Portugaleten eta Bilbon bi gizonezko atxilotu dituzte ustez tratu-txarrak emateagatik

A.I. 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Bilbon, haurdun dagoen bere emaztea kolpatu zuelakoan. Portugaleten atxilotutakoa J.J.G.S. 35 urteko gizonezkoa da, eta ustez bere neska-lagun ohiaren etxera sartu eta urruntze agindua urratzeagatik hartu zuten preso.

2005eko abuztuaren 22a
17:12
Entzun
Bilboko atxiloketaren harira, Ertzaintzak jakinarazi duenez atzo gaueko bederatziak aldean gertatu zen erasoa, bikotea bizi den etxean bertan. Bikoteak eztabaidatu egin zuen, eta gizonezkoak emakumezkoa jo zuen.Bizilagunetako batek deitu zuen Ertzaintzara, emakumezkoaren oihuak entzun zituenean. Polizia bikotearen etxera iritsi zenean, emakumezkoari garrasika bilatu zuten gizonezkoa, eta galderei erantzunez, emakumezkoak onartu egin zuen bere bikotekideak jo egin zuela, eta hiltzeko mehatxua egin ziola.

Basurtuko erietxera eraman zuten emakumezkoa.

Portugaleteko gertakariarekin lotuta, Ertzaintzak J.J.G.S. 35 urteko gizonezkoa atxilotuzuen. Iturri ofizialen arabera, atxilotuak urruntze agindu bat zeukan bere neska-lagunarekiko. Atzo gauean bikotekide ohiaren etxera leiho batetik sartu zela adierazi dute, eta labana batekin mehatxatu zuela.

Liskarra atzo gaueko 22:00etan gertatu zen. Bizilagun batek Ertzaintzari deituzion neska-lagun ohia labana batekin mehatxatzen zuela ikustean. Emakumeak etxetik ihes egin behar izan zuen, adin txikiko semea hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.