Posadak adierazi du talde guztiekin hitz egingo duela
Espainiako Gobernuko presidentea hautatzeko abiatuko duen bilera sailaren barruan, Jesus Posada Espainiako Kongresuko presidenteak adierazi du alderdi guztiekin hitz egingo duela. Amaiurri buruz galdetuta, Posadak esan du koalizioko kideekin izango duen harremana ez duela zertan gatazkatsua izan eta haiekin ere bilduko dela. Bilerak gaur abiatuko ditu, Geroa Baiko Uxue Barkosekin. Juan Carlos Borboikoarekin bildu ostean egin ditu adierazpen horiek Posadak. Aurretik, Espainiako Kongresuko presidente izendatu zuten, aldeko 202 botorekin. Ez zuen aurkako botorik jaso. Bestalde, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak harrera egingo die bihar Amaiurreko hautetsiei, 12:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu