Datuak

Positiboen ehunekoa %4,4 da Hego Euskal Herrian

Beste 435 COVID-19 kasu atzeman dituzte ostegunean, ia 10.000 proba eginda.

PCRak egiteko gunea Tuteran (Nafarroa), artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 28a
17:27
Entzun

Hirugarren egunez jarraian, egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak 400 kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Osasunbideak 9.976 test egin ditu birusa atzemateko, eta 435 kutsatu zenbatu dituzte. Hala, positiboen portzentajea %4,4 izan da; hain zuzen ere, datuak ez du gorabeherarik izan, ehunekoa bera izan baitzen asteazkenean ere.

Lurraldeka, Bizkaian 171 kasu zenbatu zituzten; Gipuzkoan, 138; Nafarroan, 77, eta Araban, 45.

Ospitaleei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi dutenez, atzo 42 lagun erietxeratu zituzten Hegoaldean. Hala, oraintxe 210 pertsona daude gela arruntetan ospitaleraturik, eta, berriz, 114 daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.