Datuak etengabe okerrera egiten ari dira Hego Euskal Herrian, eta horren seinale da positiboen portzentajea. Atzo Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egindako 6.593 probetan 426k positibo atzeman dituzte; hortaz, egindako proben %6,5ek positibo eman dute. Beraz, OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolatuta izaten hasteko jarritako %5eko mugatik nabarmen gora dago.
Egoeraren errepasoa lurraldez lurralde egiterakoan ikus daiteke Bizkaian atzeman dituztela positibo gehienak (168), eta kopuruak apalagoak dira Gipuzkoan (110), Nafarroan (ehun) eta Araban (47). Gainera, Jaurlaritzak Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoa ez den kasu baten berri ere eman du.
Erietxeetara begira jarrita, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du atzo beste 26 lagun ospitaleratu behar izan zituztela. Egun, 91 gaixo larri daude Osakidetzako zainketa intentsiboetako unitateetan.